Euskara 2.0: ondorioak edo…

euskara-20-150Uztailaren 12an eta 13an EHUko Uda ikastaroen baitan egin ziren Euskara 2.0 jardunaldien ondorioak edo antzerako zerbait eman nahiko nuke hemen.

Iruditzen zait gai beraren inguruan behin eta berriz ideia berberak errepikatzen direla, baina jardunaldien amaierako mahai-inguruak zerrenda antzerako bat ateratzeko aukera eman zidan.

Eskerrak Unai Fernandez de Betoñori, Maite Goñiri eta Gorka Juliori, eurak izan ziren-eta mahai-inguruan parte hartu zutenak eta hitzaldi guztien ondoren zerrenda hau ateratzeko aukera eman zidatenak.

Jardunaldi hauei buruz idatzi duten bi blogari aurreratu zaizkit: Maite Goñi bera eta Unai Cuevas. Beraz hartu ezazue honako hau horien osagarri gisa.

Sareak zer aukera eskaintzen dizkio euskara bezalako hizkuntza bati? edo beste modu batera esanda, zer egin daiteke sarean euskara indartu dadin, ikusgarriago izan dadin munduaren aurrean? Jarraitu irakurtzen

Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontua ehuneko 30-35 murriztuko da

Ezkerretik eskuinera, Estibalitz Alkorta, Mª Jesus Aranburu eta Aitor Garmendia

Ezkerretik eskuinera, Estibalitz Alkorta, Mª Jesus Aranburu eta Aitor Garmendia

Euskara Zuzendaritza Nagusiak hausnarketa estrategikoaren aurkezpena egin du gaur. Nahiz eta bertan zehaztasun handiegirik ez duten eman, aurrera begira hartu nahi diren lerro estrategikoen txostena (PDF, 471 KB) sarean zintzilikatu dute. Jarraitu irakurtzen

‘Filé’ eredua edo demokrazia ekonomikoa

demokrazia-ekonomikoaAktualizazioa (2009-07-19): Elkarrizketa ARGIAn

David de Ugarteri egin nion elkarrizketa argitaratuko da ARGIA astekarian datorren astean. Elkarrizketaren hasieran diodan moduan, madrildarra aro berriko filosofoa da, etorkizuna orainera ekartzen duen pentsalaria. Gauza askori buruz ematen du bere ikuspegia.  Hala, sare sozialei buruz aritu ginen, jabetza intelektualaz, nazionalismoaz, enpresa eredu berriez…  Baina paperaren tiraniak kanpoan utzi du gauza asko, batik bat arlo ekonomikoarekin lotura dutenak. Horregatik eta berebiziko interesekoa iruditu zaidalako lerro batzuk gehiago eskaini nahi dizkiot hemen.

Aurki Filés: democracia económica en el siglo de las redes argitaratuko du (lanaren kopia jada sarean dago). Horrek eman digu aitzakia “demokrazia ekonomikoaz” eta Filé ereduaz hitz egiteko. Jarraitu irakurtzen

Manifestazioa, martxa, bidaiak eta gezurrak

armiarma-sareaGaurkoan ARGIAko erredakzio mahaira iritsi diren zenbait albiste hari batez lotzea da kazetari honen asmoa. Armiarmaren ibilerak espazio desberdinak josten dituen gisa lotu nahi dut informazioa. Pausoz pauso, hori baita gaur aukeratutako albiste guztien oinarrian eta armiarma sare honen abiapuntuan dagoena.

Pausoak emango dituzte datorren apirilaren 20an Aldaketa klimatikoari aurre egiteko: CO2 gutxiago. Energia, garraio eta kontsumo gutxiago eta hobea lelopean egingo den manifestaziora gerturatuko direnek. Bizkaiko hainbat talde ekologistek antolatutako manifestazioak Lurraren Munduko Eguna aprobetxatu nahi du gizartea aldaketa klimatikoaren mehatxuaz ohartarazteko. Manifestazioa 12:30ean abiatuko da Jesusen Bihotza plazatik. Jarraitu irakurtzen