Euskara 2.0 jardunaldiak izango dira EHUko Uda Ikastaroetan

web-20-bubbleLehenik eta behin barkamenak guztioi. Hilabeteak daramatzat idatzi gabe. Kazetaritza lanak utzia naiz eta beste proiektu batean buru-belarri sartuta nabil. Orain Iametza Interaktiboa enpresako kudeatzailea naiz eta erredakzio lanetan baino, proiektu kudeaketa lanetan nabil.

Edozein modutara, web munduarekin oso lotua jarraitzen du, Iametzaren ogibidea horixe delako, web garapenak eta komunikazioa. Jarraitu irakurtzen

‘Nofollow’ edo Internet irensteko modua

posizionamendua-150Unibertsoan zulo beltzak omen daude, proba zientifikoekin ere sortu omen litezke zulo beltzak… Norbaitek edo zerbaitek irentsiko ote gaituen beldur gara –beno ez guztiok, ezjakintasunagatik edo, ni ez nago oso kezkatua horrekin, nire hankako behatz lodiak galtzerdiei egin ohi dizkienekin ez bada behintzat–.

Baina Interneten ere zulo beltzak daudela entzuteak gehiago kezkatu nau eta eduki sortzaile gisa aurrerantzean zer jokamolde izan behar dudan gogoetatzen hasi naiz. Zuekin partekatu nahiko nuke informazioa eta elkarrekin hausnartzera gonbidatzen zaituztet. Jarraitu irakurtzen

Ikasleen ordenagailuak, software askea eta Patxi Lopez

Patxi Lopez lehendakaria twitter-elkarrizketaren une batean

Patxi Lopez lehendakaria twitter-elkarrizketaren une batean

Oporretan guztiz deskonektatuta egon ondoren, astelehenean lanera itzuli eta hara non aurkitzen naizen Patxi Lopezen twitter-elkarrizketarekin. “A ze modernoa lehendakari berria!”, pentsatu dut. Berehala konturatu naiz, iruzkin gehienak ez zirela twitter-elkarrizketa egin izanaz, nahiz eta horri buruzko kritikak ere izan diren, itxurakeria hutsa izan dela salatuz. Nik bi behintzat irakurri ditut, Iñigo Urkullurena bata eta Jose Antonio del Moralena bestea (Mikel Iturriaren artikulu batetik abiatuta). Baina lehen esan bezala, sarean irakurri ditudan iruzkin gehienak Eusko Jaurlaritzak EAEko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat erosiko dituen ordenagailu nanoetako sistema eragileari buruzkoak izan dira. Jarraitu irakurtzen

2011: ordenagailuen nortasun agiriaren amaiera data

ipv6-150“Kaixo. 77.231.210.87 naiz eta 62.193.254.233-rekin hitz egin nahiko nuke”. Horrelaxe hitz egiten dute ordenagailuek euren artean, nahiz eta guretzat elkarrizketa horren itzulpena den “nire ordenagailuak www.argia.com-ekin hitz egin nahi du”.

Puntuz banatutako lau blokeko zenbaki horiek IP helbideak dira. 4.300 milioi helbide desberdin egon daitezke, baina jada %15 baino ez dira libre geratzen. 2011 urte aldera IP helbideak amaitu egingo dira. Horrelaxe adierazi zuen domeinuak eta IP helbideak esleitzeaz arduratzen den ICANN erakundeak urte honetako maiatzean. Gainera, IP zenbakiak behar dituzten gero eta aparailu gehiago dago; mugikorrak, PDA gailuak… Jarraitu irakurtzen

Firefox 3.5: Zenbaterainoko aldaketa?

firefoxFirefox nabigatzailearen bertsio berria, Firefox 3.5 jada eskuragarri dago, baita euskaraz ere. Oraindik ere datuek erakusten digutenez, erabiltzaileen artean Microsoft Explorer da nagusi, baina Firefox zabaltzen ari da pixkanaka-pixkanaka eta jada %20-25eko kuota dauka. ARGIAko estatistikei erreparatuta ere, gure nabigatzaileen %60k Explorer erabiltzen du eta Mozilla+Firefox ia %30ek. Geratzen den %10 gainontzeko nabigatzaileen artean banatzen da (Safari eta estatistika sistemak ezagutzen ez dituen beste batzuk). Jarraitu irakurtzen

David de Ugarteri elkarrizketa: Galderak prestatzen

David de Ugarte

David de Ugarte

Aktualizazioa (2009-07-19): Elkarrizketa ARGIAn

David de Ugarte ziberaktibistari elkarrizketa egingo diot; nire galderak erantzuteko prest agertu da behintzat. Badakit ez dela oso ohikoa erreportaje edo elkarrizketa egin aurretik ezer esatea, baina orain arte egin ez dudan zerbait esperimentatu nahi dut, kazetal jardun parte-hartzaileagoa. Hau da, galderen prestaketa fasetik bertatik aukera eman nahi dut jendeak ekarpenak egin ditzan, uste baitut Internet munduan gabiltzanontzat intereseko pertsona bat izan daitekeela David de Ugarte. Jarraitu irakurtzen

Alberto Surio: “Irrati telebista publikoak ez luke legez kanpoko taldeen propagandarako bozgorailua izan behar”

Xabier Lapitz kazetariak Alberto Surio EITBko zuzendari berria elkarrizketatu du gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan. Bere adierazpen guztien artean nabarmenduena legez kanpoko ezker abertzalearekiko erakutsi duen jarrera izan da:

“Zer ezker abertzaleri buruz ari gara? Batasunaren ingurukoaz? Sentsibilitate desberdinak daude, erakunde, sindikatu, talde legalak eta ez legalak. Nik uste dut irrati telebista publiko batek ez duela legez kanpoko taldeen ordezkari eta bozeramaileen bozgorailu izan behar. Horrek esan nahi du ezker abertzaleko sentsibilitatea duten pertsonak edo ahotsak ez dutela agertu behar? Ez, ez du hori esan nahi. Esan nahi du legez kanpoko talde edo ordezkariek, nire ustez, ez dutela irrati telebista publikoan propagandarako bozgorailua izan behar”. Jarraitu irakurtzen

Zer dio Internetek nitaz?

seo-150

Norbaiti edo zerbaiti buruz gehiago jakiteko Internet erabiltzen dugu; beraz kontuz! geure sekretu eta besteek ezagutzea nahi ez dugun xehetasun askoren bozgorailu eta artxibo historiko ere bilaka daiteke eta. Denok irakurri edo entzun dugu kasuren bat: Facebook-en parrandako argazkiak izateagatik kontratatu ez zutenarena, produktu bati buruzko iritzi txarrak irakurtzeagatik konpetentziara joan direnena… Jarraitu irakurtzen

Nolako komunikazioa, halako hedabideak

Ezkerretik eskuinera, Juan Varela, Vicent Partal eta Martxelo Otamendi

Ezkerretik eskuinera, Juan Varela, Vicent Partal eta Martxelo Otamendi

Atzo goizean EKT Euskarazko Komunikazio Taldeak antolatutako Hedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta Internet jardunaldiak izan ziren. Kataluniako Vilaweb atariko zuzendari Vicent Partalek eta Periodistas 21 blogeko kudeatzaile Juan Varelak hitzaldi bana eskaini zuten. Kafearen ondoren, berriz, unibertsitateko hiru irakasleren arteko mahai-ingurua gidatu zuen Lorea Agirre kazetariak: Aitor Zuberogoitia (HUHEZI), Jose Ignacio Armentia (EHU) eta Jon Muñoa (Deustuko Unibertsitatea). Biziki interesgarria iruditu zitzaidan Partalek egindako aurkezpena. Gaur egun hedabide batek izan beharko lituzkeen kanalen deskribapen argigarri bat egin zuen katalanak, gai honetan egiten diren teorizazio astunak saihestuz eta horiei irtenbide praktikoa emanez. Jarraian hizlari bakoitzak aipatutako ideia nagusienen laburpena. Jarraitu irakurtzen