‘Filé’ eredua edo demokrazia ekonomikoa

demokrazia-ekonomikoaAktualizazioa (2009-07-19): Elkarrizketa ARGIAn

David de Ugarteri egin nion elkarrizketa argitaratuko da ARGIA astekarian datorren astean. Elkarrizketaren hasieran diodan moduan, madrildarra aro berriko filosofoa da, etorkizuna orainera ekartzen duen pentsalaria. Gauza askori buruz ematen du bere ikuspegia.  Hala, sare sozialei buruz aritu ginen, jabetza intelektualaz, nazionalismoaz, enpresa eredu berriez…  Baina paperaren tiraniak kanpoan utzi du gauza asko, batik bat arlo ekonomikoarekin lotura dutenak. Horregatik eta berebiziko interesekoa iruditu zaidalako lerro batzuk gehiago eskaini nahi dizkiot hemen.

Aurki Filés: democracia económica en el siglo de las redes argitaratuko du (lanaren kopia jada sarean dago). Horrek eman digu aitzakia “demokrazia ekonomikoaz” eta Filé ereduaz hitz egiteko. Jarraitu irakurtzen

Xabier Artaetxebarria: “Bizitzeko eginda gaude eta bizitzeak zahartzen gaitu”

Xabier Artaetxebarria

Xabier Artaetxebarria

Frantziako Jeanne Calment da dakigula orain arte gehien bizi izan den gizakia: 122 urte, bost hilabete eta 14 egun. Guztiok nahiko genuke gehiago eta hobeto bizi, baina zahartzea prozesu geldiezina da, bizitzearen emaitza. Horrelaxe adierazi digu Xabier Artaetxebarria ingeniariak. 26 urteko donostiar honek CAF-Elhuyar saria irabazi berri du zahartzeari buruzko Xixareak, dortoka erraldoiak eta hidra hilezkorra artikuluarekin. Ez da lehenengo aldia, iaz Gazteen Sari Berezia irabazi baitzuen Ordenagailu bidezko diagnosia: ordenagailuak mediku? lanarekin. Bioingeniaritzan egin du doktoretza, “ingeniaritza medikuntza eta biologiako arazoak konpontzen laguntzeko” erabili nahi baitu. Medikuntzarekin zerikusia duten hainbat artikulu zientifiko ere idatzi ditu. Jarraitu irakurtzen